Murumendi ikastetxeko berrikuntzak ikusi dituzte udal ordezkariek
Beasaingo Murumendi ikastetxean hainbat berrikuntza lan egiten ari dira azken hilabeteotan, udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin lankidetzan. Lan horiek ikusteko, eta udalaren eta eskolaren arteko harremana eta elkarlana bultzatze...
Beasaingo Murumendi ikastetxean hainbat berrikuntza lan egiten ari dira azken hilabeteotan, udalarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin lankidetzan. Lan horiek ikusteko, eta udalaren eta eskolaren arteko harremana eta elkarlana bultzatzeko asmoz, udal ordezkariak ikastetxea bisitatzen izan ziren, asteartean.
Ikastetxeko ordezkariek azaldu dutenez, bisita horren inguruan «oso balorazio baikorra» egin dute. Ikastetxean egindako berrikuntzak, eguneroko funtzionamendua eta etorkizunerako helburuak ezagutu zituzten.













