
Euriteak atsedenik eman ez badu ere, Zaldibian artzain txakur erakustaldia egin dute. Behar baino orduerdi pasa beranduago hasi da, ikuslegoa aterkipean zain zegoela. Haurrekin zihoazen familiak izan dira ikusleen artean gehienak. Biharko Ardiki Eguna...

Gaur eta bihar Mikologia Asteburua ospatuko dute Urretxun. Lekaio kultur elkarteak antolatuta, gaur perretxiko bilketa egin dute eta bihar...

Beasainen Stock Azoka egingo dute asteburuan udaletxe azpiko plaza estalian. Azokako ateak ireki dituzte, eta eguraldiak lagundu ez badu ere, jendea hasi da hurbiltzen.22 dendak denetariko produktuak jarri dituzte bertan salgai. Dendak: Beasain. Alzuaran, Itak, Boca boca, Jokin Mujika, Kux-Kux, Matti, Pergola-Zuretzat, Rainbow eta Siboney. Ordizia. Bakas Moda Joven eta Mirentxu. Lazkao. Ipotx eta Itak outlet. Gipuzkoa. Bronte optika, Arry moda, Diskparate, Edurne eta Maialen. Bizkaia. Acuatica Sport, Susi, Caribu eta Sylke. Azoka: Urriak 27 (larunbata). 10:30-14:30 eta 17:00-21:00. Urriak 28 (igandea). 11:00-14:30 eta 17:00-20:00.

Aste kulturalaren barruan, Zerainen babarrun bazkaria egin dute gaur eguerdian. 50 lagun inguru elkartu dira pilotalekuan, berogailuaren azpian babestuta. 17:00etan Arrabots taldearen dantzaldia hasi da eta 19:00etan, berriz, III. patata tortila lehiak...

Herrira Asteburua ospatzen ari dira atzotik Lazkaon. Arbizuren klontra jokatutako herri kirol saio batekin hasi zuten asteburua atzo. Lazkaok irabazi zuen desafioa. Gaur Elkartasun Eguna ospatzen ari dira. Goizean ekitaldia egin dute. Herri osoan zeha...



