Elkartasun Egun euritsua Lazkaon
Herrira Asteburua ospatzen ari dira atzotik Lazkaon. Arbizuren klontra jokatutako herri kirol saio batekin hasi zuten asteburua atzo. Lazkaok irabazi zuen desafioa. Gaur Elkartasun Eguna ospatzen ari dira. Goizean ekitaldia egin dute. Herri osoan zeha...
Herrira Asteburua ospatzen ari dira atzotik Lazkaon. Arbizuren klontra jokatutako herri kirol saio batekin hasi zuten asteburua atzo. Lazkaok irabazi zuen desafioa. Gaur Elkartasun Eguna ospatzen ari dira. Goizean ekitaldia egin dute. Herri osoan zehar egin behar bazuten ere, euriagatik pilotalekuan egitea erabaki dute. Bertan, trikitixa eta musika doinuak (Musika eskolako ikasleekin), presoen gutunak, Gazte Asanbladako kideen dantza eta lore sorta emanaldia egin dituzte, besteak beste. Amaieran, plazan talde argazkia atera dute, mosaiko eta guzti.
Orain bazkaltzeko elkartuko dira, 14:30ean, pilotalekuan. Bazkaldu ondoren kantaldia eta trikitilariak izango dira bertan.
Bihar, azkenik, Barrura begiratzeko leihoak film dokumentala emango dute, 19:00etan, Areria antzokian. Euskal presoen bizipenak eta testigantzak ditu pelikulak. Goierriko estreinaldia izango da, Euskal Herriko zinemetara iritsiko den asteburu berean, Donostiako Zinemaldiaren ostean. Filmaren zuzendarietako bat, Eneko Olasagasti, Lazkaon izango da igandean, dokumentala aurkezten.













