Urretxun eta Zumarragan egin duten 'Bizitzaren aldeko martxa' iruditan
Urretxu-Zumarragako Mairi elkarteak eta Espainiako Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatuta, Bizitzaren aldeko martxa egin dute gaur arratsaldean Urretxun eta Zumarragan. Eguraldiak ez du lagundu, euria gelditu gabe aritu baita martxa osoan zehar. Hala ere, jende multzo batek bi herrietako kaleak zeharkatu ditu, lepoan zapi arrosak jantzita. Areizaga-Kalebarren plazan postua ere jarri dute, informazioa banatuz eta sinadurak bilduz.




















