Iparraldeko Gurutxage ehiztariaren ‘Deros’ zakurrak irabazi du Aralarko field triala
Asteburuan Aralarko parke naturalean jokatu den Enirio-Aralarko II. Field Triala —heriotzarik gabeko oilagor ehiza zakurrekin— Ipar Euskal Herriko Nicola Gurutxageren Deros des pics Luchonnais setter arrazako zakurrak irabazi du. Lehen mailako Bikain-CACT kalifikazioa eman diote epaileek. Eguraldi aldetik baldintza gogorretan garatu da, bi egunez, field triala. Haizea, euria eta zenbait unetan elurra ere egin diete. Egoera horrek oilagorrengan sortzen duen eraginak ere zerikusia izan du, Euskal Herrian Field Trial elkarte antolatzaileko lehendakari Ion Urteaga ormaiztegiarraren arabera. “Zakurren lana zaildu egin du eguraldiak, oilagorren jokabide izua tarteko”. Europa iparraldetik Afrikarantza pasean doazen oilagorrak ehizatzea izan da probaren egitekoa. Ehiza-zakurren iaiotasuna da garrantzitsuena. Hegaztia aurkitu, gerarazi, eta ehiztariari erakutsi behar dio, eta tiro hotsa ateratakoan —ez diote oilagorrari kalterik egiten— lekuan bertan gelditu. Zailtasun klimatikoaren gehigarria izan bada ere, “azkenik” puntu bat hartu ahal izan zuen Deros zakurrak. J.M. Guettek hazia da, eta Gurutxage gidaria bera du jabea. Enirio-Aralarko field triala Euskal Herriko Basoetako Dama sarirako lehenbiziko proba baliagarria zen. Astebukaera honetan —azaroaren 3an eta 4an— Iratiko oihanean (Zuberoa) erabakiko da nor den irabazlea.
Asteburuan Aralarko parke naturalean jokatu den Enirio-Aralarko II. Field Triala —heriotzarik gabeko oilagor ehiza zakurrekin— Ipar Euskal Herriko Nicola Gurutxageren Deros des pics Luchonnais setter arrazako zakurrak irabazi du. Lehen mailako Bikain-CACT kalifikazioa eman diote epaileek. Eguraldi aldetik baldintza gogorretan garatu da, bi egunez, field triala. Haizea, euria eta zenbait unetan elurra ere egin diete. Egoera horrek oilagorrengan sortzen duen eraginak ere zerikusia izan du, Euskal Herrian Field Trial elkarte antolatzaileko lehendakari Ion Urteaga ormaiztegiarraren arabera. “Zakurren lana zaildu egin du eguraldiak, oilagorren jokabide izua tarteko”.
Europa iparraldetik Afrikarantza pasean doazen oilagorrak ehizatzea izan da probaren egitekoa. Ehiza-zakurren iaiotasuna da garrantzitsuena. Hegaztia aurkitu, gerarazi, eta ehiztariari erakutsi behar dio, eta tiro hotsa ateratakoan —ez diote oilagorrari kalterik egiten— lekuan bertan gelditu. Zailtasun klimatikoaren gehigarria izan bada ere, “azkenik” puntu bat hartu ahal izan zuen Deros zakurrak. J.M. Guettek hazia da, eta Gurutxage gidaria bera du jabea.
Enirio-Aralarko field triala Euskal Herriko Basoetako Dama sarirako lehenbiziko proba baliagarria zen. Astebukaera honetan —azaroaren 3an eta 4an— Iratiko oihanean (Zuberoa) erabakiko da nor den irabazlea.