Zergadunen zerrenda osatu eta jendaurrean ipini dute Olaberrian
Olaberriko Udalak uraren eta zaborraren zergak ordaindu behar dituzten herritarren zerrenda onartu du, eta jende aurrean ikusgai ipini du azaroaren 27ra arte, helegiteak jartzeko epeak iraun bitartean. Ondoren, tasak banketxe bidez helbideratuta dituzt...
Olaberriko Udalak uraren eta zaborraren zergak ordaindu behar dituzten herritarren zerrenda onartu du, eta jende aurrean ikusgai ipini du azaroaren 27ra arte, helegiteak jartzeko epeak iraun bitartean. Ondoren, tasak banketxe bidez helbideratuta dituztenei azaroaren 14tik abenduaren 14ra kobratuko die. Uraren tasa aurtengo hirugarren hiruhilabeteari dagokiona da.