
Urtean zehar eskola kirolaren barruan egiten dituzten mendi irteeretan parte hartzen dutenek, Garin auzoan izango dute elkargunea, asteburu honetan. Izan ere, bertan egingo dute Gipuzkoa mailako finalisten eguna. Ibilaldi neurtua izango da, Beasaindik abiatuta, 08:00etan. Murumendi pasa eta gero, Garin auzora iritsiko dira. Bestalde, Aizkorri mendizale elkarteak GPSa erabiltzeko ikastaro berri bat antolatu du, aurrekoak izan zuen harrera ona ikusita. Bi mailatan emango dute; oinarrizkoa eta aurreratua. Bietan eman daiteke izena, elkartean.

Zaldibia.org herri atarian honako bideoa jarri dute, igandean herrian ospatu zen Ardiki Egunari buruzko erreportajea.

Udazken kulturalean antolatu dituzten ekitaldien barruan, 60ko hamarkadan ezagun egin zen talde beterano baten kantaldia izango da larunbat honetan. 1966. urtean sortu zuten Oskarbi taldea; euskal tradizioa, ahots armoniak, jazza eta gospela uztartzen...

Beasaingo Paperak bildumako XX. zenbakia aurkeztuko du gaur Josetxo Zufiaurre (Beasain, 1935) ikerlariak. Ander Iurrita ormaiztegiarraren laguntzarekin, Astigarreta auzoaren historia eta argazkiak bildu dituzte, eta gaurtik aurrera, salgai izango da liburua, udaletxean eta Beasaingo liburu dendetan. Aurkezpena Igartza jauregian izango da, 19:00etan, eta joaten direnek ere izango dute liburua hartzeko aukera. Astigarreta auzoaren historia bildu duzu liburuan. Noizkoa da Astigarretari buruzko lehen aipamena? Agian lehenagokoren bat izango da, baina nik aurkitu dudan agiririk zaharrena 1384. urtekoa da. Astigarreta, Seguraren auzokide egin zen, beste herri batzuekin batera: Zerain, Zegama, Mutiloa, Legazpi, Ezkio eta ingurukoak. Ataun, Lazkao, Beasain, Zaldibia eta horiek berriz, Ordiziarekin auzokidetu ziren. Garai hartan bi gune edo hiribildu nagusi zeuden Goierrin: Segura eta Ordizia. Gaztelako Alfontso VIII. erregeak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia inbaditu ondoren, Frantziara joateko hemendik pasatzen zen, eta bidaia horietan bertan gelditzeko eraiki arazi zituen gotorlekuak ziren, hotel moduan, lapurrengandik babesteko; hortik Villa Segura eta Villa Franca izenak. Segurako auzo izatetik herri izatera pasa zen gero, ordea. Kontua da XIV. mendean, Villa izendapena zuten herriei, ahalik eta auzotar gehien izatea komeni zitzaiela, bideak, zubiak eta antzeko lanak egiteko Batzar Nagusien dirulaguntza jaso ahal izateko. Inguruko auzo hauek guztiak hartu zituzten; baina zer gertatu zen gero? Ba lortzen zuten diru guztia, [...]



