Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna aldarrikatu dute Ataunen, martxa batekin
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Ataungo Emakume Taldeak hainbat ekintza antolatu ditu egun hauetarako. Gaur esaterako, martxa feminista egin dute herrian barrena, feminismoaren baloreak eta gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna aldarrikatzeko. Goizeko 10:00etan abiatu dira Kaxeta paretik, eta 12:00ak aldera iritsi dira San Martin auzora.
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Ataungo Emakume Taldeak hainbat ekintza antolatu ditu egun hauetarako. Gaur esaterako, martxa feminista egin dute herrian barrena, feminismoaren baloreak eta gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna aldarrikatzeko. Goizeko 10:00etan abiatu dira Kaxeta paretik, eta 12:00ak aldera iritsi dira San Martin auzora. Ataungo Emakume Taldeko Aloña Erauskinek azaldu duenez, martxoaren 8aren inguruan zerbait antolatu nahi zuten, eta martxa hau egitea bururatu zitzaien, “Ataunen feminismoaren inguruan beldur asko daudelako. Oinezko martxa honen bidez, feminismoa gizon eta emakumeon berdintasuna aldarrikatzeko zerbait dela plazaratu nahi dugu”.
Behin martxa bukatutakoan, San Martingo plazan bildu eta hamaiketakoa egin dute. Gauean berriz, afaria egingo dute, Aizkoate elkartean. Emakumearen egunaren inguruan antolatutako ekitaldiak bukatzeko, datorren ostegunean, hilak 15, zine foruma egingo dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.