Lazkao Txiki musika eskolaren kultur asteko emanaldia
Lazkao Txiki musika eskolak ekintza ugari antolatu ditu egunotan, urtero egiten duten kultur astearen barruan. Egitarau horren barruan, egunero egin dituzte jendaurreko saioak, instrumentu edo taldeen arabera banatuta. Kultur astea bukatzeko, ostiralean, kontzertua egin zuten udaletxeko arkupean.