110 judoka gazte Gabiriako frontoian

OLarunbatean judo topaketa egin zuten Gabiriako frontoian. 110 haurrek parte hartu zuten, horietako 21 herrikoak. Agurraren eta beroketa ariketen ondoren, judoka gazteak lauko taldetan banatu zituzten. Talde bakoitzean urrezko domina bat, zilarrezko beste bat eta brontzezko bi banatu zituzten. Bukaeran, kirolariek gurasoek egindako tortillak jan zituzten. Ekitaldi honekin bukatu da aurtengo Udaberri Kulturala. Urteroko moduan, bertsolaritza, musika eta dantza ekitaldiak egon dira. Gainera, Igeribar baserriari buruzko dokumentala eta herriko gazteek grabatutako Benemeritoak film laburra estreinatu dituzte.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa