'Labur bira' zirkuituan, euskarazko zortzi film emango dituzte bihar Lazkaon
Euskara elkarteen Topagunea erakundeak gorpuztutako film laburren 10. zirkuitua, Labur Bira, Lazkaon izango da bihar, asteazkena (maiatzak 15). Gerriko kultur elkartearekin lankidetzan, euskarazko zortzi film laburren emanaldia prestatu dute. Areria antzokian, 21:00etan hasiko da.
Denera ordu eta laurdeneko iraupena izango du zinema saioak, eta bata bestearen atzetik botako dituzte. Sarrera 2 euro da. Lanen artean sormena, dokumentala, fizkioa eta animazioa daude.
Hauek dira filmak:
- Berriro igo nauzu (Carlos Rodriguez, 2012, 9:25).
- Oinaze egoitzak (Oihan Amezua, Karlos Ibarbia, Netzer Bereziartua, Asier Sustaeta; 2012, 9:30).
- Deus et Machina (Koldo Almandoz, 2012; 8:30).
- Hamaiketakoa (Telmo Esnal, 2012, 4:00).
- Tortila (Iñigo Lopez, 2012, 8:15).
- Beerbug (Ander Mendia, 2012, 8:00)
- Desentxufatuak (Bernues anaiak, 2011, 9:45).
- Elkartea (Kote Camacho, 2013, 16:00).