Irimoko partehartze prozesuan hasi dira lehendabiziko ideiak biltzen
https://vimeo.com/60340873
Urretxuko Irimo industrialdearekin zer egin erabakitzeko parte-hartze prozesua martxan du udalak. Ekimena Europan12 lehiaketara aurkeztu zuten, eta aukeratua izan zen; horri esker, Europa osoko hainbat arkitekto gaztek gune horretarako proiektuak diseinatuko dituzte. Proiektu horiek egiterako garaian, parte-hartze prozesutik ateratako ondorioak kontuan hartu beharko dituzte. Proiektua "irekia eta elkarrizketan oinarritua" izatea nahi du udalak. Parte-hartze prozesu horretan ateratako zenbait ideia biltzen dituen bideoa kaleratu dute.
Urretxuko Irimo industrialdearekin zer egin erabakitzeko parte-hartze prozesua martxan du udalak. 75.000 metro koadroko eremu hori, Urretxuko industria gune garrantzitsua izan zen. Baina behinola herriko ekonomiaren ardatz izan zen lantegien multzoa erabat utzita dago gaur egun. Urtetan, gune horrekin zer egin eztabaidatzen aritu dira alderdi politikoak, adostasunik gabe. Hori ikusita erabaki zuen udalak parte-hartze prozesua martxan jartzea. Ekimena Europan12 lehiaketara aurkeztu zuten, eta aukeratua izan zen; horri esker, Europa osoko hainbat arkitekto gaztek gune horretarako proiektuak diseinatuko dituzte. Proiektu horiek egiterako garaian, parte-hartze prozesutik ateratako ondorioak kontuan hartu beharko dituzte. Proiektua “irekia eta elkarrizketan oinarritua” izatea nahi du udalak. Parte-hartze prozesu horretan ateratako zenbait ideia biltzen dituen bideoa kaleratu dute (bideoa gazteleraz dago).