Adineko Pertsonen Astea antolatu du udalak Santa Anastasia jaien atarian
Igandera bitartean bi erakusketa daude ikusgai udaletxeko erakusketa aretoan. Bata, Sara Gomezen Margarita eta bestea, Aterpeko kideen eskulan erakusketa. Gainontzean, datorren ostiralean Gazte Bidean lokalean belaunaldien arteko elkartrukea egingo dute. Joko ezberdinak egingo dituzte 17:00etan, eta afari merienda 19:00etan. Larunbatean, Lekaio kultur elkartea antolatutako Baserriko lan tresnak erakusketara bisita gidatua egingo dute. Amaitzeko, igandean Adineko Pertsonen Eguna izango dute. Besteak beste, 13:15ean herriko pertsona nagusienari omenaldia egingo zaio, 14:15ean bazkaria izango dute Ederrenan eta dantzaldia, bazkal ondorenean.













