Filipina Uharteak kalea ibilgailuentzat ireki dute
Zumarragako Udalak zabaldu du Filipina Uharteak kaleko errepidea. Abuztuan kalean egindako lanen ondoren, aurreko larunbatean ireki zuten, eta gaur La Salle-Legazpi ikastetxeko jardunaren hasierarako errepidea zabalik egon da. Norabide bakarrekoa da, bi bide ditu eta ibilgailuek Renfeko zubitik gora baino ezin dute egin. Kalean hainbat berrikuntza egin ditu udalak: ur hoditeria, espaloiak, argiztapena eta zuhaitzak, besteak beste.













