Hego Tirolgo Toblach herrian atzo jokatu zen Europako Sega Txapelketa. Gizonezkoen maila nagusian Igor Esnaola legorretarrak laugarren postua eskuratu du. Bera izan da euskal segalarien artetik onena. Euskal Herriaren izenean jokatu dute Almitzako segalariek lehiaketa, bi urtean behingoa.
Europako txapela Armin Betschart suitzarrak jantzi du aurten ere. Eslovenian ere, 2011n, hura izan zen garaile. Podiumeko hiru koskak suitzarrek bete dituzte, baina lehen zazpi tokietatik bost ere. Hain zuzen, euskaldunak izan dira suitzarren nagusitasun erabatekoari nolabait aurre egin dieten bakarran. Esnaolaren 4. postuarekin batera, Bixente Mitxelenak 6. bukatu du.

Euskal Herriko segalariak Toblachen, atzo. Bigarren ilaran, eskuinean, Igor Esnaola./Almitza
Emakumezkoetan, Margit Steinman austriarrak irabazi du. Euskaldun onena Alazne Etxaburua izan da, 18. tokian. Irati Astondoak 19. egin du.
Sei naziok parte hartu dute Europako Sega Txapelketan, hamabosna segalarirekin: Hego Tirol, Austria, Alemania, Suitza, Eslovenia eta Euskal Herria. Hurrengo txapelketa Euskal Herrian jokatuko da, 2015ean, Azpeitian.