Mitologiak jendetza erakarri du berriz Ataunen
Ataun eta mitologia eskutik hartuta dabiltz berriro. Gipuzkoako Parketxe Sareak ‘Ibilaldi magikoa’ antolatu zuen, atzoko, Aralarren. Udan San Gregoriotik San Martinera egin zen gaueko ibilaldi mitologikoak bezala, jendetza erakarri zuen atzoko txango-ikuskizunak ere. Denera 160 lagun joan ziren ibilaldira, Lizarrustitik Lareora. Jentilbaratza Kultur Elkarteko kideek antzerki eta esznea laburrak egin zituzten bidean, euskal mitologiako pertsonaiak aurkeztuz, natura-parajean bertan. Eguraldi lanbrotsua egin arren, haurrek eta larriek gozatu zuten jarduerarekin. Bi taldetan bereizita osatu zuten bidea.
Txangoaren hasieran, ikatz-txondorra prestatzeko lanak ikusi ahal izan zituzten. Lizarrustiko aterpetxearen kudeatzaile Joxe Ramon Agirre Marron-ek eman zizkien azalpenak. Aste honetan egur meta pilatu ondoren, igande goizean (irailak 15) piztuko dute txondorra, ondoren bizpahiru astean egosten edukitzeko.
Gainontzean, pagadietan eta Aralarko malkarretan barrena, baserritarrak, Basajaun, jentilak, San Martin Txiki, Marimunduko eta bere laguntzaileak, Mateo Txistu edota Lareoko uretan hankak sartuta lamiak ikusi zituzten ibiltariek.
Behean, atzoko Ibilaldi Magikoaren argazki erreportajea (argazkilaria: Artelatz):



























