Segurarrek Laiotz eskolaren eraikin berria ezagutu dute
Segurako Laiotz eskolak eraikin berria egin du, goikoaren ondoan, Haur Hezkuntzako ikasleentzat. Zortzi ikasgela, hiru tutoretza gela eta musika, ingeles eta psikomotrizitate gelak egin dituzte. Ostiralean ate irekien eguna egin zuten eta segurarrek berriak ikusteko aukera eduki zuten. Guraso eta haur asko gerturatu ziren eraikina barrutik ikustera. Obra honi esker, herriko ikasle guztiek eraikin berean ikasiko dute. Inaugurazio ekitaldia aste batzuk barru egingo dute.













