2014/5

EH Bilduk mitina egin du Areizaga-Kalebarrenen

http://youtu.be/yjyqVW78Ra8 EH Bildu koalizioak bailarako ekitaldi nagusia egin zuen atzo Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan. 19:00etan hasita Ainhoa Beolak eta Ayem Oskozek hartu zuten hitza. Ondoren musikarako zein sormenerako tartea ere izan zen. Koalizioak igandeko Europako Legebiltzarreko hauteskundeetarako botoa eskatu zuen Josu Juaristi hautagaiarentzat.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Garabiekin erretiratzen ari dira Idiazabalen irauli den kamioia

http://youtu.be/Djy6lJ0d-YE Gaur goizeko 09:00ak aldera, kamioi batek ezbeharra izan du Idiazabal eta Olaberriko Ihurre auzoa banatzen dituen biribilgunean. Kamioiak kontrola galdu eta irauli egin da, eta trafikoa eten egin behar izan dute; auto iladak sortu dira, baina pixkanaka trafikoa zabaldu eta arintzea lortu dute. Hala ere, biribilgunearen zati bat itxita dago eta kamioia erretiratzeko lanek aurrera jarraitzen dute oraindik. Tamaina handiko bi garabi ari dira lan horretan; aurrena kamioiak zeraman karga husten ari dira, gero kamioia bera mugitu ahal izateko.

Goierriko Hitza

Arria V.ak ez dio Zalduaren desafioari erantzun

Hitzordua jarri zion Xabier Zaldua Gurrutxazpi aizkolari zumarragarrak Xabier Orbegozo Arria V. aizkolari errezildarrari. Aurreko larunbatean geratuta zeuden, baina errezildarra ez zen agertu, ezta haren ordezkaririk ere. Horrenbestez Zalduak Arria V.ari botatako desafioa bertan behera gelditu da. Zalduaren desafioaren ardatza korrika zen; Azpeitiko zezen plazari 160 bira ematea, hain zuzen.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa