


Uggasa abileziak garatzeko Sortzen AKT programa aurkezten ari da Urretxuko Sortzen enpresa haztegian. 60 bat lagun parte hartzen ari dira. Gaurko ekitaldiaren ondoren, programan parte hartu edo ez erabakiko dute. Programak zertan datzan azaltzen ari dira eta parte hartzaileek dagoeneko antzeko programetan parte hartu dutenen iritzia ezagutu ahal izango dute. Ondoren, mokadutxoa egingo dute.

Urretxuko eta Zumarragako 600 bizilagun baino gehiagok GI-631 opera prestatu dute. Hilaren 21ean eskainiko dute, 22:30ean, Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun horretan, herriko artista ia guztiek parte hartuko dute. Asteazken arratsaldean, Gorka Hermosa ekimenaren bultzatzaileak eta hainbat parte hartzailek prentsaurrekoa eman zuten egitasmoa azaltzeko.

Poesia, margolaritza eta musika naturarekin uztartu dituzte gaur goizeko 09:30ean hasita Salamero olerkariak, Josu Maroto margolariak eta Jon Goenaga piano-jotzaileak. Antioko inguruetan eta Antioko interpretazio zentruan aritu dira hiru arte hauekin eta naturarekin olasean: Txorien kantuak entzun eta senitu dituzte, zuhaitzak besarkatuz sentitu, bertaratutakoek natura marraztu dute… Eta 11:30ean, interpretazio barrura sartu eta Salamerok poesia irakurriz eta beste hainbat soinu eginez, Marotok material ezberdinekin margotuz eta Goenagak pianoarekin soinu ezberdinak sortuz, bertaratuei emanaldi goxo eta berezia eskaini diete.





Atzo dantza afrikar erakustaldia egon zen Urretxuko Iparragirre plazan, alde zaharra biziberritzeko Zaharrak Berri egitasmoaren barne. Eguraldi bikaina lagun, jende asko hurbildu zen ikuskizunaz gozatzera. Aurreko asteetan, saloi dantza ikastaroa eta kapoeira eta batukada saioak egon dira

Agiñaga Zumarragako auzoa da orain 25 urtetik. Aurretik zati bat Azkoitikoa zen eta bestea Zumarragakoa; paradoxa bada ere, Zumarragatik gertuen zeuden baserriak Azkoitikoak ziren eta alderantziz. Urtemuga ospatuko dute etzi Oleta elkarteak antolatuta, eta Zumarragako Udalaren laguntzarekin. Pilota txapelketa herrikoiaren baitako final aurreak hasiera emango dio etziko jaiari. Agiñagako frontoian 3. eta 4. postuak ebazteko partidak jokatuko dituzte, 10:30ean.

Gaur, 22:30ean Zumarragako Zelai Arizti aretoan Hiru antzezlana taularatuko dute. Loli Astoreka, Miren Gojenola, Ana Elordi eta Zuhaitz Gurrutxaga dira antzezlanaren protagonistak. 50 urte betetzekotan diren hiru emakume umea izateko gizon baten bila ari direla kontatuko dute. Sarrerak 21:30etik 22:30era salduko dituzte aretoko leihatilan.