
http://youtu.be/sNwu7pk7RHo Hator Hona programari esker, euskal diaspora gertuagotik ezagutzeko aukera izan dute Eñaut Arrese segurarrak eta Izaro Intsausti ordiziarrak. Argentinako Necochea herrian izan dira udan, bertako Euskal Etxean euskara eta euskal dantzak erakusten. Hango euskal komunitateak duen garrantziak eta indarrak harritu ditu, hunkitu ere egin dira, hangoek “12.000 kilometrora Euskal Herria nola bizi duten” ikusita. Erreportaje osoa bihartik aurrera irakurri ahal izango da, GoiBerri aldizkariaren 115. zenbakian.

Datorren astelehenean, irailak 15, hasiera emango diote ikasturte berriari Zumarragako gazte txokoan. Antonino Oraa kaleko gazte txokoan lan hezitzailea egiten dute haurrekin zein gaztetxoekin eskulanen eta jolasen bitartez; etxeko lanak
The post Astelehenean ikasturtea hasiko dute gazte txokoan appeared first on Otamotz.

Ekainaren 21ean Urretxuko Ederrena pilotalekuan bi herriotako artista ugari bildu zituen Herri Operaren grabaketa emango dute bihar ETB1en, 22:00etan. Herri Operaren antolakuntzak egindako grabaketa da. Kantariak, aktoreak, ikus-entzuneko artistak, musikariak,
The post Herri Opera emango dute bihar gauean ETB1en appeared first on Otamotz.



Kalakan taldeko hiru musikariak ez dira bakarrik egongo etzi Antioko baselizan egingo duten kontzertuan. Antioko taula gainean, beraiekin lagun kuttun sorta bat izango dute, hala dantzariak nola musikariak. Azken orduko aldaketa bat baino gehiago egon da Kalakan taldearekin Antio baselizako taulara bihar igoko diren artistei dagokienez.