2014/9

Kizkitzako festa, garai bateko erromerien arrastoan

http://youtu.be/cquSxsecTbA Giro paregabea lagun, jendetza bildu zen atzo Kiztitzako ermitan, Kizkitzako Amaren eguna ospatzeko. Giro eguzkitsuarekin eta beroarekin, itzala gustura hartu zuten bertaratu zirenek. Ohi bezala, meza egin zuten eguerdian ermita kanpoaldean. Bazkal garaian, norberak etxetik eramandako bazkaria jan zuten askok Kizkitzako mahaietan, eta Baltzola anaien trikiti doinuekin nahikoa dantza egiteko aukera izan zuten. Gauean, festak Itsason jarritako karpan jarraitu zuen.

Goierriko Hitza

Benito Lertxundiren kontzertua Ordizian

http://youtu.be/aCTLy7usqVY Benito Lertxundik disko berriko kantuak aurkeztu ditu Ordizian, Euskal Jaietako egitarauaren barruan antolatutako kontzertuan. Kantari oriotarrak jende asko bildu zuen Majori kiroldegian, ostiraleko saioan.

Goierriko Hitza

Jabier Muñoa zeraindarrak irabazi du Gipuzkoako Artzain Eguneko gazta lehiaketa, Legazpin

http://youtu.be/rg9ryjDNfUg Eguraldi ona lagun, giro ederrean ospatu zuten atzo Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin. Jendetza bildu zen goizetik, bertako produktuen eta artisauen azoka, erakustaldiak eta feria giroa ikusteko. Eguerdi partean egin zuten ekitaldian, bost lagun omendu zituzten: Tibur Agirre legazpiarra, eta Maria Anjeles Barrena, Nikolas Segurola, Felix Onaindia eta Inazio Ajuria artzainak. Segidan, urteroko gazta lehiaketako sariak banatu zituzten; aurten, Goierrin gelditu da txapela, Jabier Muñoa zeraindarrari eman baitiote sari nagusia. Bigarren eta hirugarren postuak ere, bi goierritarrentzat izan ziren.

Goierriko Hitza

Lau belaunaldi udaletxepean

Asteazkenean Euskal Jaietako azoka berezia egingo dute Ordizian eta  Itziar Etxeberria saltzailea, bere familiako  aurreko hiru belaunaldi bezala, bertan izango da, asteazkenero moduan. Artzain askok beren lanak utzi eta azoketan ibili ordez, askok, merkatarien esku uzten dituzte kaleko lanak. Itziar Etxeberria (Ordizia, 1973) asteazkenero, fin-fin egoten da Ordiziako udaletxepeko postuan.

Goierriko Hitza

Txirrindulari bat zauritu da Urretxu eta Azpeitia arteko errepidean

Txirrindulari bat zauritu da Urretxun (Gipuzkoa) auto batek harrapatuta. Ezbeharra GI-631 errepidean izan da eguerdiko ordu batak pasatxo. Istripua Azpeitiko noranzkoan gertatu da. Zauritutako txirrindularia Zumarragako ospitalera eraman dute.   T...

Otamotz.com - Albisteak

LABek ez du ArcelorMittaleko akordioarekin bat egingo

Aurreko astean ArcelorMittal multinazionalaren Zumarragako lantegian akordioa sinatu zuten langile batzordeko gehiengoak eta zuzendaritzak. LABek itunari sinadura jarriko zion ala ez ebazteko denbora behar zuela esan zuen, eta asteburuan jakitera eman du ez duela hitzarmenarekin bat egingo. Sindikatuak adierazi duenez, «akordio honek ez du Zumarragako lantegiaren etorkizuna bermatzen».

Otamotz.com - Albisteak

«Errekonozimendu hau hartu, onartu eta eskertu ere egiten dut»

Etzi Gipuzkoako Artzain Eguna egingo dute Legazpin. Artzainen lanari aitortza egin eta haien jardunaren berri zabaltzea da egunaren helburua. Hainbat izango dira artzainen artean banatuko dituzten sariak. Aitzitik, inoiz artzain lanik egin ez badu ere, Tibur Agirreri (Legazpi, Brinkola, 1950) omenaldia egingo diote. Agirre lehenengo Artzain Egunaren administraria izan zen, etzikoaren kontuak ere bere esku daude eta tartean egon diren artzain egun guztien administraria izan da. Tibur Agirre Brinkolako Igaralde baserrian bizi da. Ogiaren Txokoaren jabe, ogia enkarguz egiten du asteburuetan eta bisitariei ogia nola egiten den erakusten die. Etxeko aldabak bi aldiz jo du, ogia duen galdetzera datoz. Etzi Gipuzkoako Artzain Eguna da Legazpin. Jar gaitezen lehenengo artzain egunean, nolatan erabaki zenuten artzainen eguna antolatzea? Udaletxean baserritarren batzordea egiten dugu. Nik aspaldi parte hartzen dut eta 90ko urteen hasieran Erreixal baserriko Juan Joxe Aranguren artzainak Legazpin artzain egun bateratua egitea proposatu zuen. Garaia hartan artzain egun bat baino gehiago egiten zen, eta Legazpira Gipuzkoako Artzain Eguna izango zena ekartzearen alde egin genuen batzordeko kideok. Aurretik Legazpin bertako gazta lehiaketa egiten zen. Artzain Eguna antolatzen duzuen lantaldearen barruan, zure eremua diru kontuena da. Bai, ni 26 urtetan Patrizio Etxeberrian administrazio lanetan aritu nintzen. Lehen ikasketak Brinkolan bertan egin nituen, Telleriarteko [...]

Goiberri
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa