

http://youtu.be/w5CXVOCaykI Goierri garaian oraindik entzun daiteke abuztuaren hondarrean ArcelorMittalen Zumarragako lantegia itxiko zutenaren albisteak utzitako harrabotsa. Albistea zabaldu, eta egun gutxiren buruan itxiera bertan behera geratu zen, langile batzordearen gehiengoak eta enpresa zuzendaritzak itun bat sinatu eta gero.

Antioko Musikaldiaren barruan azken kontzertua egingo dute etzi Zumarragako ermitan. Garikoitz Mendizabal txistularia eta Aitor Furundarena soinu joleak eskainiko duten emanaldian eurek moldatutako lanez gain, Ansorenarenak edo Piazzolarenak joko dituzte,
The post Txistu eta eskusoinu kontzertua dago Antion appeared first on Otamotz.

http://youtu.be/xnEcIPUoJQk Dantzarako ohitura zaharrari bultzada emateaz gain, herrien eta herritarren arteko loturak sortzeko asmoarekin Goierriko erromeri bira antolatu dute. Dantzarako eta erromerietarako grinak batuta elkartu dira hainbat herritako bizilagunak; dantza taldeetako kideak nahiz norbanakoak. Lehenbiziko hitzordua larunbat honetan izango da Oiangun (Ordizia) 18:30ean; Xapre eta Furriela izango dira bidelagun.


http://youtu.be/wCXVdp-AyNo Urriaren 5ean hamar urte beteko dira Goierriko Hitza egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zenetik, eta urteurrena ospatzeko ekitaldien artean hurrengoa urriaren 4an izango da. Irrien Lagunak Klubeko Ane Pirata lagun hartuta osatutako ikuskizuna izango da, eta Goierri osoko 28 eragilek ere parte hartuko dute. Izan ere, urteurren hau ospatzea zaila litzateke urte hauetan guztietan Goierriko Hitzak goierritarrengandik jaso duen babesik gabe. Laguntza eta elkarlan hori eskertzeko antolatu du Hitzak saioa Urretxuko Ederrena pilotalekuan.

http://youtu.be/F1ThSmcBP4k Hiru ordu luze behar izan zituen Ertzaintzak astelehen iluntzean Loiolan (Azpeitia) ehunka lagunek osatu zuten giza harresia desegiteko. Goiz hartan bertan ekin zioten Madrilgo Auzitegi Nazional espainiarrean 28 gazte independentisten aurkako epaiketari; Xabier Arina, Imanol Salinas, Jazint Ramirez, Igarki Robles eta Irati Tobar auzipetuak, ordea, ez joatea erabaki zuten eta Loiolan aurkitu zuten babesa. Batzuk Azpeitian eta besteek Madrilen, "epaiketaren izaera politikoa" salatu nahi izan zuten.