Edurne Gonzalez izango da Legazpiko EHBilduren alkategaia
Barne hauteskunde prozesua burutu ondoren, Legazpiko EHBilduk Edurne Gonzalez izendatu du udal hauteskundeetarako alkategai.
Edurne Gonzalez Elorza (Legazpi, 1984) izango da Legazpiko EH Bilduren alkategaia maiatzeko udal hauteskundeetan, alderdiak egindako barne hauteskunde prozesuan hala adostuta.
34 urteko legazpiarra da Edurne Gonzalez Elorza, eta bi umeen ama da. Humanitate eta Enpresa ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean, eta bi gradu-ondoko gero: enpresa zuzendaritza masterra (MBA) eta Hiznet (hizkuntza plangintza gradu-ondokoa). Emun kooperatiban lan egiten du 2006tik, eta 12 urte daramatza hizkuntza aholkulari. Azken urteetan, Emuneko kanpo komunikazioaz arduratu da. Bestalde, Mondragon Unibertsitatean aritzen da hizkuntza aholkulari eta sare sozialetan hizkuntzen kudeaketaren inguruan ere hainbat lan egin ditu.
Bestetik, Legazpiko hainbat herri dinamikatan partaide izan da, Futbol 7 herri txapelketaren antolaketan esaterako. Gaur egun, Haztegi Ikastolako Artezkaritza kontseiluko kidea da