Barne hauteskunde prozesua burutu ondoren, Legazpiko EHBilduk Edurne Gonzalez izendatu du udal hauteskundeetarako alkategai.
Arratsaldeko lehen orduan hasita, goitibehera jaitsiera egin da Idiazabalen, Euskadiko Txapelketarako baliagarria. San Blas jaiek aurrera jarraitzen dute, biharko egun handiaren zain
Gipuzkoako Eskolarteko Eskuz Binakakako pilota txapelketa jokatu da gaur goizean Zaldibiako Resti pilotalekuan, kimu eta infantil mailetan. Zaldibiako bikoteak bigarren egin du kimuetan.
Alerta laranja zegoen ezarrita gaurko egunerako Elena izeneko ekaitzak izan zitzakeen ondorioengatik. Goiza bustia eta batzuetan haizetsua joan den arren, ekaitza espero baino arinago igaro da Goierritik.