Abenduaren 14an eta 15ean egingo da III. Beasaingo Motor Asteburua
Motorro ardatz hartuta, segurtasuna, heziketa eta ikuskizuna izango dira Beasainen.
Motorra ardatz hartuta, eta segurtasuna, heziketa, ikuskizuna eta «askoz gehiago» oinarri izanda, III. Beasaingo Motor Asteburua abenduaren 14an eta 15ean egingo dela jakinarazi du antolakuntza taldeak.
Data jakinaraztea izan da taldearen lehenengo lana, eta hemendik aurrera, pixkanaka joango dira berrikuntzak eta albisteak zabaltzen. «Esan, orain arteko bi edizioen ildo bereteik jarraituko dugula, beti ere berritasun batzuk gehituz». www.beasaingomotorasteburua.eus webgunean jarriko dituzte albiste berriak eta aurreko bi edizioetako bideoak eta argazkiak ere ikus daitezke bertan, multimedia atalean.
Motor zaletasuna
Motarrarekiko zaletasunak elkartuta hasi zen Beasaingo lagun talde bat 2017an Motor Asteburua antolatzen. «Herrian ekitaldi bat sortzeko asmotan hasi, eta ideiak trukatu eta garatuz, 2017an lortu genue, besteak beste, Erauskin igoera berreskuratzea eta segurtasunez gidatzeko ikastaroak eskaintzea».