Segurako pilotaleku zaharreko pilotari txapeldunak
Aurten 40 bat gaztetxok parte hartu dute Segurako frontoi zaharreko txapelketan.
Bukatu da Segurako pilotaleku zaharreko txapelketa. Aurten 40 gaztetxok parte hartu dute, eta pasa den ostiralean jokatu zituzten finalak. Aurrebenjaminetan, Achraf, Lur eta Eritz izan dira irabazleak; benjaminetan, berriz, Elorri eta Mikel; eta alebinetan, Sara eta Ekai. Denei oroigarriak banatu ondoren, taldeko argazkia atera zuten.