Embiel taldeak irabazi du Kuadrilla arteko Ordiziako 40. Futbol Txapelketa

Km39 taldeari nagusitu zaio (1-0). Hirugarren eta laugarren posturako borrokan Mokela Gauss taldeari gailendu zaio (4-2).

Embiel taldekoak garaipena ospatzen, gaur eguerdian, Altamiran.

Embiel taldea Ordiziako Kuadrilla arteko 40. Futbol Txapelketaren irabazlea, finalean Km39 taldearen 1-0 irabazita. Aurrez, hirugarren eta laugarren posturako partida jokatu dute Mokela eta Gauss taldeek, eta lehenak izan dira nagusi (4-2). Altamirako beheko zelaian jokatu dira partidak.

Txapelketari bukaera emateko bazkaria egin dute Beti-Alaiko frontoi txikian. 

Km39 taldea.

Finaleko jokaldi bat.

Embiel taldekoak, pozarren, txanpainarekin garaipena ospatzen.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa