Beasaindarrak berriz ere kalera atera dira indarkeria matxistaren aurka
Elkarretaratzea egin dute pasa den ostiralean jarritako salaketa gaitzesteko.
Indarkeria matxista kasuagatik Beasainen pasa den ostiralean jarritako salaketa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Beasainen, udala osatzen duten alderdi politiko guztiek deituta. Beste behin ere, adin guztietako beasaindarrak elkartu dira Beasaingo herria indarkeria matxistaren kontra pankartaren atzean. Miren Elgarresta aldundiko Berdintasun zuzendaria eta Batzar Nagusietako Saioa Bandres ere izan ziren.