Zubizarreta eta Urrestarazu, munduko txapelketan
Bi atleta goierritarrek abuztuaren 2tik 4ra Italian jokatuko den munduko txapelketako proban parte hartuko dute.
Goierriko bi korrikalari gazte munduko mendi lasterketetan lehian izango dira abuztuaren 2an eta 4an Italian: Irati Zubizarreta beasaindarra (23 urtez azpikoa) eta Lide Urrestarazu ordiziarra (juniorra). Espainiako selekzioarekin ariko dira biak. Abuztuaren 2an 3,5 kilometroko kilometro bertikala eta 4an, 21,6 kilometroko lasterketa izango dituzte erronkak.