Gaztelekuan izena emateko epea zabalik dago Idiazabalen
IDIAZABAL // Ostiraletan eta larunbatetan irekiko ditu ateak Idiazabalago Gaztelekuak, 18:00etatik 21:00etara. Xapobixiko hezitzaileekin, lagunartean aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute herriko gaztetxoek. Interesa dutenek, izena ematea komeni da irailaren 30a baino lehen. Horretarako, gurasoek bete beharreko txartela udaletxean eska daiteke.













