'Dantza, festa eta kultur ondarea' jardunaldia egingo dute bihar Beasainen
Igartzako jauregian elkartuko dira 10:00etan, euskal dantzan adituak eta arituak direnak.
Beasaingo Igartzako jauregian, bihar, 10:00etan hasita, Dantza, festa eta kultur ondarea jardunaldia egingo dute. Hainbat galderei erantzuten saiatuko dira biharko bi mahai inguruetan: «Gure herriko dantza ondare izendatu daiteke? Zer da ondare izendatzea? Zer egin beharko genuke izendapen hori jasotzeko? Ondare izendapen batek nola lagundu dezake tradizioa iraun arazten? Ze onura eta ze kalte etorri daitezke ondare izendapen baten ondorioz?».
Lehen mahai-ingurua: aDituak
- Karlos Irujo, antropologoa, Nafarroako ondare immaterialean aditua, Nafarroako Dantza Atlasaren zuzendaria eta Ortzadar elkarteko kidea.
- Thierry Truffaut, antropologoa, Euskal Dantzarien Biltzarreko lehendakari ohia, Lauburu eta Etniker Iparralde elkarteetako kidea
- Terexa Lekunberri, antropologoa, Euskal Kultur Erakundeko ondare zerbitzuaren eta etnopoloaren arduraduna
- Emilio Xabier Dueñas, etnologoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako tradizizko dantzen Katalogoa egiteko proiektuaren zuzendaria.
- Imanol Agote, Eusko Jaurlaritzako Ondare Sailekoa.
- Isabel Hernando, EHUko irakaslea eta zuzenbide zibilean aditua, Revista sobre Patrimonio Culturalen zuzendaria.
Bigarren mahai-ingurua: aRituak
- Jon Arrikaberri eta Gabriel Urtasun, Luzaideko bolantak.
- Mikel Sarriegi, Beasaingo Aurtzaka dantza taldea.
- Maite Irizar, Oñatiko Oñatz dantza taldea
- Izaskun Beraza, Andoaingo Axeri-dantza elkartea
Dinamizatzailea: Oier Araolaza, Dantzan elkartea.