Easo Gaztea Abesbatza, Easo Eskolania eta Ana Belen Garciaren kontzertua Beasaingo elizan
Beasaingo Andra Mari Zeruratuaren Parrokiko batzordeak, elizako organoa egokitzeko diru bilketa egin zuen ekainean beasaindarren artean; guztira, 6.203 euro bildu zituzten. Behin organoa egokituta eta puntuan jarrita, herritarrei eskerrak emateko kontzertua antolatu dute, igandean, 19:00etan.

Ana Belen Garcia organo eta piano jotzaile andoaindarrarekin batera, Easo Gazte Abesbatza eta Easo Eskolania ariko dira igandean, Gorka Mirandaren zuzendaritzapean. Easo Gazte abesbatza 2004an sortu zen eta 12 eta 17 bitarteko neskek osatzen dute. Easo Eskolania abesbatza, berriz, 1992an sortu zen eta mutilen ahotsez soilik osatzen den talde bakanetako bat da gaur egun Euskal Herrian.