Usurbe Antzokia berregokitzeko lanak amaitzear daude
Urriaren 25an Benito Lertxundiren kontzertuarekin estreinatuko dute Beasaingo antzoki eraberritua. Zinema denboraldia urriaren 26an hasiko da. Guztira, 363 aulki ditu,
Urriaren 25ean Benito Lertxundiren kontzertuarekin irekiko ditu berriro ateak Beasaingo Usurbe Antzokiak. Irisgarritasuna eta segurtasuna izan ditu helburu Iparragirre Eraikuntzak egindako obrak.
Gaur goizean komunikabideekin obrak ikusteko egindako bisitan Aitor Aldasoro alkateak adierazi duenez, 25 urteren ondoren, antzokiaren “eguneratzea, modernizatzea” egin da. Batetik, larrialdiko irteera bat gehiago eta ezinduentzako egokitutako gunea (8 plaza) jarri dituzte.
Bestetik, beheko zein goiko aulkiak berrantolatu dituzte, ikusgarritasuna eta erosotasuna hobetuz. Beheko solairuan, “lehen pasilloa erdian zegoen eta orain bi alboetan jarri da, eta aulkien –lehendik zeudenak– arteko tartea handiagoa da orain”. Era berean, eskenatokira igotzeko, eskenatokiaren eskuin aldean, eskilaratxoa jarri zaio.
Goiko solairuan
Usurbe Antzokiko goiko solairuak ere itxura aldaketa handia izan du. Batetik, aurretik zeuden terrazatxoak kendu, eta aulki guztiak hiru ilaratan jarri dituzte, kristal lodizko barandak babestuta.
Sarrerak bukatuta
Gaurko aurkezpenean adierazi dutenez, dagoeneko bukatuta daude Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak.