Gipuzkoako Binakako Pilota Txapelketa

Lapkeko pilotariak Gipuzkoako txapeldun, eskuz binaka

Iraitz Zubizarreta ataundarrak eta Ander Quina zumarragarrak jantzi dute txapela ohorezko mailan, eta Beñat Zubizarreta ataundarrak eta Iker Garcia idiazabaldarrak kadeteetan. Lau pilotariak Lazkaoko Lapke klubean aritzen dira. Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan jokatu dira gaur Gipuzkoako Txapelketaren finalak.

Lau bikote finalistak Gipuzkoako Federazioko Andoni Lertxundirekin eta Idiazabalgo Udaleko Aritz Ugarterekin, gaur, Igarondo pilotalekuan.

Zorioneko dago Lazkaoko Lapke pilota kluba. Gaur, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, Gipuzkoako Binakako Txapelketaren finalak jokatu dira, eta lau txapelak Goierrin geratu dira. Horietako bi etxe berera joan dira gainera, Zubizarretatarrak anaiak baitira. 

Kadeteen mailan, Beñat Zubizarreta ataundarrak eta Iker Garcia idiazabaldarrak osatutako bikoteak 22-19 irabazi diete Tolosako Amiano-Iztueta bikoari. Meritu handiko txapela izan da, 9-18 galtzen joan baitira.

Maila nagusian, Iraitz Zubizarreta ataundarrak eta Ander Quina zumarragarrak 14an utzi dituzte Hernaniko Exposito eta Lizeaga. 

Andoni Lertxundi Gipuzkoako Federazioko presidenteak eta Aritz Ugarte Idiazabalgo zinegotziak eman dizkiete garaikurrak irabazleei.

Beñat Zubizarreta eta Iker Garcia txapelekin.

Tolosako Amiano eta Iztueta azpitxapeldunak.

Ander Quina eta Iraitz Zubizarreta txapelekin.

Hernaniko Exposito eta Lizeaga azpitxapeldunak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa