Eñaut Arretxe eta Edurne Lujanbio irabazle Seguran
Arretxek Segurako Egunean Behin lehiaketa irabazi du eta Lujanbiok Badakink! lehiaketa.
Segurako liburu eta disko azokan bi sari banaketa egin ditu asteburuan Hitz edo Irri, Euskara Elkarteak. Batetik, Segurarrok Egunean Behin lehiaketakoa. Kasu horretan Eñaut Arretxe izan da irabazlea. Bestetik, Badakink lehiaketarena. Edurne Lujanbio izan da saritua. Zuberoko Ikastolan aldeko saski bana irabazi zuten opari.