
Ordiziako Plaza Nagusian Adur Ezenarro alkateak harrera egin die erresidentzietako langileei.

Mendizalea, mendi korrikalaria eta Ehunmilak probaren arduraduna da Valdivielso. Halere, ez du izaten mendira joateko denbora askorik, antolaketa lanek denbora asko kentzen baitiote. Hala ere, merezi duela dio.

Aranzadi Zientzia Elkarteak Lasaren gorpuzkiak emango dizkie senideei

Asteleheneko 22:00etatik astearteko 06:00etara egingo da mozketa zorua konpontzeko lanak direla eta

KrosFit Box-en arteko txapelketan hirugarren gelditu dira Maddi Noguera ataundarra eta Ibai Iturrioz orexarra, Hondarribian. Ordiziako Txindoki KrosFit Boxean entrenatzaile lanak egiten dituzte biek.

Goierriko 18 udalerrik 28 bide konponduko dituzte. Foru laguntza, guztira 406.000 eurokoa jaso dute. Bidegorrien udal sarea garatzeko, beste 123.000 euro eskualdera

Gaixotasun zeliakoan glutenaz gain, faktore genetikoek duten eragina ikertu du Maialen Sebasteanek, heste-zelulako hainbat gene aztertuta. Doktore tesia egiten hasi da orain.

Itsasondon hasi dituzte udaleku irekiak eta adin guztietako 30 bat ume ari dira aisialdirako ekintzetan parte hartzen.

Arto-malutek arrainen itxura hartzen dute olatu artean, eta garai bateko arrantzaleek atunak arrantzatzeko baliatzen zituzten. Gaur egun, galdu egin da teknika hori, baina lantegi didaktikoa egingo dute Ezkioko Igartubeiti baserrian.

Barandiaran Fundazioak 10.000 euro eman ditu, etnologiarako. Sei proiektu aurkeztu dituzte lehiaketara. Jose Antonio Perales da bekaduna; ‘Hiru behien zerga’ edo Mugen Festa aztertuko ditu

Euskal Herriko sagardotegian 11,78 milioi litro sagardo egin dira aurten. Sagarrondoek sagar gutxiago eskaini dituzte, baina kalitate handikoa. Goierriko sagardogile guztiak gustura daude aurtengo uztarekin.

Urte berriarekin batera erretiroa hartu du Hilario Urretabizkaiak, Beasaingo udaltzainburuak, 38 urte eta erdian udaltzain lanean aritu ondoren. Herriari errepasoa egin dio beasaindarrak.

Arkumearen prezioa egonkortu egin da, eta ardi esnea eta gatzagi naturala salgai dira ferian; kanpoko produktuen artean, aukera, zabala Nafarroatik eta Valentzia aldetik .

Udalak 2014an erosi zuen lehenengo auto elektrikoa. Aurrekoak baino autonomia gehiago du udaltzainen auto berriak. Ibilgailuaren prezioa 21.840 eurokoa da.

Koldobike Olabide da Legazpiko EAJk maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen alkategaia. Eric Galvez jeltzaleak aurkezpenean esan duenez, «hautagai paregabea da inplikazio pertsonala duelako eta Legazpi maite duelako». Olabide «Legazpiren aldaketa gidatzen jarraitzeko prest» agertu da. Haren hautagaitzarekin batera, ondoan izango duen lantaldea ere aurkeztu dute.