Adifek 4,7 milioiko inbertsioa egingo du Legazpiko tren geltokian irisgarritasuna hobetzeko

Geltokiaren eraikin berriaz gain, trenbidearen azpiko pasabidea egin, igogailuak jarri eta nasa zabalduko dute.

Gorka Izagirrek Abadiñoko ziklo-kros proba irabazi du

Ormaiztegiarrak bigarren garaipena lortu du astebeteko epean. Abadiñokoan, lokatz artean aritu behar izan dute.

Ampo Ordiziak ligako liderra mendean hartu du, Valladoliden

VRAC Quesos Entrepinares talde indartsuari 10-25 irabazi dio Ampok, etxetik kanpo, liderraren zelaian jokatutako partidan. Liderrarengandik bi puntura jarri dira ordiziarrak.

Olano harategia txapeldun Ormaiztegiko 33. odolki lehiaketan

San Andres jaien barruan, 33. odolki lehiaketa eta azoka egin dituzte gaur Ormaiztegin. Iñaki Sasieta eta Luis Mokoroa omendu dituzte.

Txindoki kroseko lehen 3 mutilak.

Hossain Kaanache eta Ainhoa Sanz garaile Txindoki Krosean

Senior eta sub23 mailan helmugaratzen azkarrenak izan dira Hossain Kaanache oriotarra eta Ainhoa Sanz urretxuarra.

Mozorroen eguna ospatuko dute gaur Ormaiztegiko jaietan

Mozorroen egunarekin batera herri kirol ikuskizuna egin dute Ormaiztegin.

Gurasoei Gutuna lehiaketaren sari banaketa egin dute Igartzan

Zazpigarren edizioa izan da aurtengoa eta ia 300 idazlan laburek eta marrazkik parte hartu dute

Ampo Ordizia, VRAC handiaren aurka garaipena lortzera aterako da

Ligako sailkapenean lehena da VRAC. Ampo Ordizia laugarren dago puntuetan hirugarrenarekin berdinduta.

Aspanogi elkartearen aldeko elkartasun festa egingo dute larunbatean

Haur minbizidun gurasoen elkartearentzako dirua biltzea da helburua. Motozaleen elkarretaratzea egingo dute. Eguerdian paella erraldoia eta gauean rock kontzertuak izango dira

San Martin jaiak ospatuko dituzte asteburuan Agiña auzoan

Larunbatetik igandera, San Martin jaiak ospatuko dituzte Zumarragako Agiña auzoan.

A.Zaldua

Sei bertsolari igoko dira bihar Usurbe Antzokiko eskenatokira

Arrano Elkarteak antolatutako saioan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Iñaki Apalategi, Agin Laburu, Eneko Araiztegi eta Maider Arregi ariko dira bihar, Usurbe antzokian.

l. agirre
Txokoa

Errigoraren bi saskiek badituzte saridunak

Errigora egitasmoko bi kutxa zozkatu ditu Goierriko Hitzak azken asteetan. Saridunek jaso dituzte dagoeneko saskiak. Bihartik aurrera, beste zozketa berezi bat hasiko du Hitzak.

Amaia Imaz joango da Lisboara

Beasaingo Bareak merkatari elkarteak urriko kanpainan zozkatu du Portugalgo hiriburura egingo den bidaia.

Adineko pertsonentzako bigarren dantzaldia, bihar

Beasaingo Erauskin plazan egingo dute zuzeneko musikarekin.

Kikarakada bat txokolate hezkuntza bermatzeko

Kikarakada proiektuarekin bat egin du Goierriko Osoa Cooking-ek. Elkartasuna, sukaldaritza eta artea ditu ardatz eta kikarak salduta Lesbosko haur errefuxiatuei hezkuntza bermatzea du helburu.

Izadi Zaleak elkartearen egoitzan prest dituzte Aizkorrin Barrenako elastikoak

Mendi martxaren egunean elastikoak jaso ez zituztenek aukera dute azaroan zehar

Kristalezko bolaren gisa

'Egunkaria auzia' injustizia hutsa zela salatu zuten auzipetuek 2004ko azaroan. AHT gera zitekeela esaten zen garaia zen. Alargunak txiro eta euskara beltz ziren. Deba eta Olano, errege

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa