
Gaurtik igandera Garagardo Festa egingo dute Hegialde auzoko oinezkoen eremuan. Janari eta edari aukera txikiagoa izango da beste azok batzuen aldean, baina kontzertu sorta prestatu dute

Antzerki Garaiaren barruan gaur aurkeztuko dute Usurbe Antzokian. Sarrerak agortuta daude. Sei laguneko neska kuadrilla baten inguruko gora-beherak kontatzen dituzte

Legorretan jaioa bada ere, Ordizian bizi da aspalditik Iñaki Puyadena. Umetan hasi zuen errugbiaren munduan ibilbidea. Ohorezko mailan 300 partida baino gehiago jokatu ditu.

Ataungo Auzoeta kiroldegian pilotari profesionalen jaialdia izango da, larunbatean, 17:45ean hasita. Iraitz Zubizarreta ataundarrak jokatuko du lehenengo neurketan, Erasun atzean lagun, Alberdi-Iturriagaren aurka. Ondoren, txapelketako partida.

Legazpiko Iratzarri emakume elkartea duela 28 urte sortu zuten. Orain zuzendaritza taldea berritzeko ahalegina egin dute eta hiru kide sartu dira. Bestela «desagertu» egingo zela diote.

Euskal Herriko XI. Txapelketan herrialdeetako finalak jokatuko dira .Gipuzkoakoan 74 herritako 117 bikotek jokatuko dute Zaldibiako Herri Antzokian .Lizarrako finalera 32 joango dira

Dortsalen zozketa bihar egingo dute, 18:00etan, Zegamako udaletxean .Dortsal eskaera handiena duen lasterketa da. 225 dortsal zozkatuko dituzte

Azken egunetako giro eguzkitsu eta beroak eta bezperako ilargiaren edertasuna izan dira hizpide azokan. Baratze lanetarako eta arbolen mugimenduaren akuilu ere bada eguraldia.