Anthony Matoto jokalaria fitxatu du Ampo Ordiziak

Tongakoa da, eta Espainiako Ohorezko Maila ondo ezagutzen du, Getxon, Alcobendasen eta Valladoliden jokatutakoa baita, besteak beste. Urtebeterako fitxatu du.

Idiazabalgo Udaleko batzordeak eta batzordeburuak zehaztu dituzte

Zortzi batzorde eratu dituzte. Horietako seitan EH Bilduko zinegotziak eta bitan Izal Baiko zinegotziak izango dira batzorduru.

Indarrak hartzen ari dira korrikalariak

Beasaingo Igartzako jauregia jatetxe bilakatu da, ohiko Pasta Party-arekin. Indarrak hartzeko paella, pasta, barazkiak, fruta, ijito besoa... denetik izan dute aukeran korrikalariek eta beraien familiartekoek eta laguntzaileek. Hiru ordu eskas falta dira 10. Ehunmilak ultra traila hasteko.

Ehunmilak · MMM

Mendi maratoia, bosgarrenez

Irteera ordubetez aurreratu dute, 08:00etara, bero gehieneko orduak saihesteko helburuarekin. Probak estimazio handia du, eta izen-ematea ordubetean itxi da aurten. Ingrid Ruiz eta Aleix Bautista kataluniarrak, iazko irabazleak, irteeran izango dira. Parte hartuko duten 265 korrikalarietatik 216 gizonezkoak dira eta 49 emakumezkoak.

Ehunmilak

Mendian eta kalean, sorosle

Gurutze Gorriak 150 lagundik gorako taldea du prest lasterketaren hiru egunetan korrikalariak zaindu eta artatzeko. Garraio zerbitzuaz ere arduratzen da. Bitarteko kopurua ez da nolanahikoa: pertsonez gain; oinarrizko 20 anbulantzia; aurreratutako 4 anbulantzia: lur-orotako 30 ibilgailu; logistirako 4 furgoneta; 6 minibus; eta 6 osasun postu.

Patxi Errementari aurten mailuka

Ataunen 8. Gau Ibilaldi Mitologikoa egingo dute, bihar. Barandiaranek Ataunen bertan jasotako errementariaren kondaira du ardatz. 1.200 bisitarik beteko dute herribidea

'Desio izeneko tranbia' obra estreinatuko du Urrup taldeak

Datorren asteko ostegunean taularatuko du Ordiziako Urrup Antzerki Taldeak azken antzezlana. Obra hori prestatzea «erronka handia» izan dela esan dute. Tenesse Williansek 1947an idatzitako obra izan arren, "gaur egun gerta daitekeen istorio bat ere" bada.

Boxeoa tartean izanda, ulertzea posible da

Zeelanda Berriko CAF lantegian egiten du lan Hyun Jun Park hego korearrak eta Beasaingo egoitzara bidali dute. Boxeo zale amorratua da, eta Gerriko Boxing Taldearekin hasi da entrenatzen.

Zaldibian gazte belaunaldi ugariren testigantzak aditu ahalko dira Bulkada festan

Ezker abertzaleko gazte taldeen mugimenduaren 40. urteurrena bihar ospatuko dute .Garai bakoitzekoek haien berri emango dute, solasaldian .Eranskailu erakusketa jarri dute, Joxepanen

Palestina Askatzeko Erakundeak esker oneko mezua bidali die CAFeko langileei

Jerusalemgo tranbia linearen lehiaketan parte ez hartzeko eskatu zion langile batzordeak CAFeko zuzendaritzari, lur okupatuetan egingo delako. Palestinarren ordezkariek esker ona agertu diete langileei.

Goierriko 6. Rallysprinta martxoaren 16an egingo dute

Lazkao, Zaldibia eta Gaintza artean jokatzen dute Goierri Rallysprint proba. Aspanogi elkartearen aldeko lasterketa solidarioa izango da aurten ere.

Euskal Herriko Mus Txapelketa

Goierriko 30 bikote ariko dira Gipuzkoako mus kanporaketan

Guztira 440 bikote sailkatu dira herrialdeetako kanporaketetarako. Gipuzkoa mailako finala Zaldibian jokatuko dute hilaren 23an.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa