Autokarabanak aparkatzeko tokia zozkatuko dute
IDIAZABAL // Autokarabanak aparkatu ahal izateko hainbat plaza zozkatuko ditu Idiazabalgo Udalak, Bere-Nahiako aparkalekuan. Horietako bat eskuratu nahi duenak hainbat baldintza bete behar ditu, udalak jakinarazi duenez. Izena emateko epea datorren urtarrilaren 15era arte dago zabalik. Libre dagoen plazaren bat eskuratu nahi duenak udaletxera bertara jo dezake edo udalaren webgunearen bidez tramitatu dezake.













