Orientazio zerbitzua izango du Idiazabalek otsailetik aurrera
IDIAZABAL // Orientazio zerbitzua izango dute idiazabaldarrek otsailaren erdialdetik aurrera. Mugiment ekimenarekin bat egin du Idiazabalek. Euskal gizarte aktiboa lortzeko elkarlaneko egitasmoa da, jarduera fisikoa areagotzeko eta sedentarismoa murrizteko helburuz sortua. Ordiziako eta Beasaingo udalek ere hartu dute parte ekimenean, beste hainbat eragile eta instituziorekin batera.













