Loinazko San Martin eguneko pilota partidak
Bihar, 17:00etan, Gernika pasealekuan bost pilota partida jokatuko dira.
Ohikoa bihurtu da Loinazko San Martin egunean, 17:00etan, Murumendi pilota eskolako pilotarien partidez gozatzea. Bost taldek entrenatzen dute Gernika pasealekuko pilotalekuan eta talde bakoitzeko partidu bana izango da.
- 1. partida: Amaiur Landa – Aimar Urkia, Ekai Zubillaga eta Hodei Saralegiren aurka.
- 2. partida: Haitz Intsausti- Unax Sukia, Urko Ezeiza-Lander Aranbururen aurka.
- 3. partida: Eki Garmendia – Eki Martin, Adei Arana – Adur Sarriegiren aurka.
- 4. partida: Adur Ugartemendia – Urtzi Mujika, Adur Ruiz – Enaitz Irastortzaren aurka.
- 5. partida: oraindik zehazteko.