Santa Ageda bezperan kantari
Goierriko ia herri guztietan aritu dira taldeak koplak abesten. Gotzon Aranburuk gabiriarren jarduna jaso du bideoan.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/02/santa_ageda__gabiriako_tal-1200x900.jpg)
Urteetako ohiturari jarraituz, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, santa eskean aritu dira 25 talde baino gehiago Goierriko herri gehienetan.
Gabirian, egun osoko jarduna egin dute. 08:00etan hasita, etxez etxe aritu dira kantuan Osinalde taldekoak. Arratsaldean herri gunean aritu dira, bertsolariak lagun hartuta.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/02/img_20200204_1927432-1200x900.jpg)
Legazpi