Imanol Aldanondo, 2019ko Gipuzkoako errugbi jokalari onena

Ampo Ordiziak eta El Salvadorrek bihar Altamiran jokatuko duten partidaren aurretik emango diote saria idiazabaldarrari.

Imanol Aldanondo Ampo Ordiziako jokalari idiazabaldarra, atzean beste idiazabaldar bat duela, Julen Goia. Arg.: I. Gurrutxaga

Imanol Aldanondo (Idiazabal, 1995) Ampo Ordiziako erdiko jokalaria izan da Afedegi elkartearen iritziz –Gipuzkoako Kirol Federazioen elkartea–, 2019ko Gipuzkoako errugbi jokalari onena. Ampo Ordiziak eta El Salvador taldeak bihar Altamiran, 12:00etan, jokatuko duten norgehiagokaren aurretik emango dio sari hori idiazabaldarrari Juanan San Sebastian Afedegiko presidenteak. 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa