Arriarango mendi lasterketako ibilbidea ezagutzeko hitzordua, otsailaren 22an
Martxoaren 14an jokatuko da Goierriko Kopa Traileko hirugarren proba puntuagarria Arriaranen. 23 eta 11 kilometroko bi lasterketa antolatu dituzte.
Martxoaren 14an Beasaingo Arriaranen jokatuko den Xabier Mendizabalen omenezko mendi lasterketako ibilbidea ezagutzeko hitzordua jarri dute otsailaren 22an, 09:00etan. Ibilbide motza (11 km.) eta luzea (23 km.) hiru erritmo desberdinetan egiteko aukera izango dute korrikalariek. Ondoren, dutxatu ondoren, hamaiketakoarekin indarrak hartzeko aukera izango da.
Izen ematea zabalik
Bestalde, martxoaren 14ko lasterketetarako izena eman daiteke rockthesport.com webgunean; Goierri Koparen barruko hirugarren proba puntuagarria da. 23 kilometroko lasterketa 15:30ean hasiko da eta 11 kilometrokoa 16:00etan. Korrikalarien artean dortsal bana zozkatuko da Goierriko Bi Handiak eta Marimurumendi lasterketetarako.