Liburutegian hartu behar da txanda podologoarekin
ORMAIZTEGI //Abenduaren 14tik aurrera eskainiko dute podologia zerbitzua Omaiztegin. Gizarte Etxeko taberna itxita dagoenez, berriro ireki bitartean podologoarekin txanda hartzeko zerbitzua liburutegian izango dela jakinarazi du udalak. Astelehenetik ostiralera izango da, 16:00etatik 18:00etara. Gizarte Etxeko taberna ireki arte, beraz, liburutegian egin behar dute podologoarekin hitz ordua.












