Felipa Mujika legazpiarrak 100 urte bete ditu
Koldobike Olabide alkatearen eta Maite Lonbide zinegotziak bisita egin diote, aurrez aurre zoriontzeko.
Felipa Mujika Goiburu legazpiarrak 100 urte bete ditu urriaren 31n, eta halako urteurren borobila familiarekin ospatzeaz gain, udal ordezkarien bisita eta oparia ere jaso dituen. Koldobike Olabide alkatea eta Maite Lonbide Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia bere etxera joan ziren asteartean, hilak 2, aurrez aurre zoriontzeko eta lore sorta bat oparitzeko.
Zorional Felipa.