Tobera Musika Eskolako ikasleek Seguran egingo dute gaur, hilak 23, Santa Zezilia kontzertua

Botikaxaharren izango da emanaldia, 18:30ean. Aurretik kalejira egingo dute trikitilariek. Zegamako ikasleentzat joateko eta itzultzeko autobusa izango da.

Iazko kontzertua Seguran egin zuten

Santa Zezilia eguna atzo bazena ere, Tobera musika eskolako ikasleek gaur egingo dute Seguran musikarien zaindariaren omenezko kontzertua. Hitzordua Botikaxaharren izango da, 18:30ean, baina aurretik, 18:20ean plazatik irtenda, kalejira egingo dute trikitilariek.

Kontzertua Izadi Argaizek eta Ibai Izagirrek aurkeztuko dute, eta musika eskolako ikasleek 15 abestiz osaturiko egitaraua interpretatuko dute.

Segurara joateko autobusa izango dute ikasleek Zegamatik 16:45ean eta 17:45ean, Eroski paretik irtenda. Itzulera 20:40an izango da, Segurako plazatik.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa