Udaletxea kolore moreaz argiztatu dute

Udalak idarkeria matxistaren aurkako borroka aldarrikatu nahi du horrela. Azaroaren 25erako elkarretaratzea deitu du Matrakak.

Legazpiko Udalak indarkeria matxistaren kontrako aldarria egin du aurten ere azaroaren 25aren inguruan, eta hasteko, udaletxea egun horren ikur den kolore moreaz argiztatu dute. Horrela, “ozen” adierazi nahi du indarkeria matxistaren forma ororen kontra dagoela, eta “horiek betetzen duten funtzio soziala, hau da, emakumeak kontrolatzea eta haien askatasuna murriztea” gaitzesten duela.

Legazpiko Udalak indarkeria matxista “indarkeria sistemikoa” dela adierazten du. “Indarkeria horren adierazpideak fisikoak, psikologikoak, sexualak eta ekonomikoak dira, eta emakumeen eskubideak eta autonomia onartzen ez dituzten sineste patriarkalak dituzten eta emakumeen kontrolpean mantendu nahi dituzten gizonek gauzatzen dute. Horrela, hertsatuz eta bortizkeriaz, emakumeen oinarrizko eskubideak bere osotasunean erabiltzea eragozten dute”.

Hori guztia dela eta, indarkeria matxistaren aurkako borroka aldarrikatzeko, udaletxea kolore moreaz argiztatuko egongo da aste osoan zehar, azaroaren 25era arte.

Azaroaren 25eko ekitaldiak
Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunaren inguruan hainbat ekitaldi antolatu dira Legazpin. Bezperan, azaroaren 24an, Haztegi ikastolako ikasleek kalera aterako dute eskolan egindako lanketa, eta plazan elkartuko dira horretarako 11:30ean. Ondoren, giza katea egingo dute kiroldegiraino, eta 13:00etan erakusketa bat irekiko dute Kultur Etxean.

Azaroaren 25ean bertan, elkarretaratzea deitu du Matraka talde feministak 19:00etarako, plazan, eta 10 minutu lehenago egunarekin lotutako txapak banatzen hasiko dira bertan Nerabeen Zerbitzuko erabiltzaileak.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa