San Joan bezperako alardean parte hartzeko deia egin du Legazpiko Udalak
Izen-ematea irekiko du astelehenean, hilaren 8an. Eskopeteroak, txilibiteroak, abanderatuak eta kartutxo banatzaileak behar dira, besteak beste.
Eskopetero gisa irteteko bi aukera izango dira aurten ere. Arma lizentziarik ez dutenentzat, balarik gabeko edo fogeoezko eskopetak izango dira, udalarenak, eta arma lizentzia dutenak norbere eskopetarekin aterako dira. Azken horiek, dagokien dokumentazioa aurkeztu beharko dute izena ematean.
Eskopeteroak eta txilibiteroak bakarrik ez, laguntzaileak ere behar dira, eta abanderatu edo kartutxo banatzaile gisa ere atera daiteke alardean.